Berdintasun teknikari lanpostuko deialdia despedituta

Guaixe 2025eko martxoaren 28a

Oihana Gallo San Roman. ARTXIBOA

Izendapen proposamena egin du.

Sakanako Mankomunitateak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko berdintasun teknikariaren lanpostu bat betetzeko deialdia egin zuen. Hautaketa-prozesua despedituta, epaimahai kalifikatzaileak Oihana Gallo San Roman izendatzea proposatzen du, hautaketa-prozesuan puntuaziorik handiena lortu baitzuen. Lanpostua funtzionarioen araubidekoa da eta euskarako C1 mailako derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna du.