Txirrindulariak

Erdozia mendiko txapelduna Zestoan, eta Curiel eta Oiarbide Top10ean

Guaixe 2025eko apirilaren 3a

Ekai Erdozia, Zestoako podiumean. MARTIN EARLY

Txirrindulari sakandarrak bikain aritu ziren Zestoako XII. Gurutzeaga Sarian

Larunbatean kadeteen mailako Zestoako XII. Gurutzeaga Saria jokatu zen. Bertan Burunda-Quesos Albeniz eta Aralar-Sakana Group-Alea taldeko txirrindulari sakandarrak lehiatu ziren, eta lan oso ona egin zuten. Top 10ean, Xabier Curiel (Quesos Albeniz) zazpigarren eta Urko Oiarbide (Sakana Group-Alea) zortzigarren sailkatu ziren, baina Ekai Erdozia (Sakana Group-Alea) izan zen podiumera igo zena, etxarriarrak mendiko txapelketa irabazi zuelako. 

Ekai Erdozia (Sakana Group-Alea) 20. sailkatu zen, Ion Unai Gonzalez (Sakana Group-Alea) 22., Juan Carlos Gil de Gomez (Quesos Albeniz) 27., Unax Etxeberria (Sakana Group-Alea) 30., Ekaitz Zufiaurre (Quesos Albeniz) 35., Unai Gomez (Quesos Albeniz) 52., Ibai Galarza (Quesos Albeniz) 54., Alex Gonzalez (Sakana Group-Alea) 59., Asier Flores (Quesos Albeniz) 64., eta Xabier Gorriti (Sakana Group-Alea) 81.

Altsasuko Trofeoa, ate joka
Burunda Txirrindularitza taldeak antolatutako kadeteen mailako XXXVII. Trofeoa apirilaren 6an jokatuko da, igandean, 11:00etan, Foruen plazatik. 51 km-ko proba izango da eta Altsasu, Ziordia eta Bakaiku artean jokatuko da. Txirrindulariek Altamira behin igoko dute. Helmuga udaletxe aurrean egongo da, eta txirrindulariak 12:15 aldera iritsiko direla aurreikusten da.