Tolosa Danena taldearekin debutatu du junior mailako kategorian Luca Martinezek. Martxoaren 30ean juniorretako lehen garaipena lortu zuen lakuntzarrak, Lizarrako Clinica Dental Rio Ega Trofeoa (83 km), primerako lasterketa egin eta helmugara bakarrik iritsita (2:02:02). Segundo batera Hector Fernandez (Alimco-Campagnolo) sartu zen. Bere taldekide Ekain Imaz altsasuarra 18. sailkatu zen (2:02:14).
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!