Nafarroako Pilota selekzioak Errioxakoa izan zuen aurkari asteburuan jokatutako 2025eko GRABNI-ko txapelketako laugarren jardunaldian. Nafarroako selekzioa izan zen garaile; guztira jokatutako 14 partidetatik soilik bi partida galdu zituen Nafarroak, bat ezker paretako frontoian eta bestea trinketean.
Astebete lehenago, hirugarren jardunaldian, Nafarroak Bizkaia izan zuen aurkari. Nafarroak 25 garaipen lortu zituen, 18 frontoian eta 7 trinketean. Tartean, Maialen Larrazak eta Zabalzak 30-19 hartu zituzten mendean Inunciaga eta Urgoiti bizkaitarrak emakumezkoen paleta goman. Eskuz eskuko Binakakoan, Astizek eta Aaron Arbizuk 22-17 irabazi zieten Rekalderi eta Uriondori.