Eskalada bide batzuk itxita

Guaixe 2025ko api. 11a, 11:29

Bi Haizpeko ikuspegia Irurtzundik. ARTXIBOA

Aldi baterako da, hegaztien erreprodukzio garaia babesteko.

Basa faunaren ziklo biologikoetan badira ahulezia handiko aldiak, kontuan hartu behar direnak eskalada moduko kirol jarduerak arautzen direnean. Batez ere, harkaitzetako hegaztien kasuan, “galtzeko arriskuan” edo “zaurgarri” gisa katalogatuak badira, haien kontserbaziorako behar dutelako beren habia egiteko eta ugaltzeko garaiak errespetatzea. Kirol jarduerak aldi baterako mugatuta daude Errotzen Gaztelu edo Oskia sektorea, Etxeberri eta Irurtzunen Bi Haizpe, Uharte Arakilen Aiztondo eta Urdiainen Sarabe. Eta itxita daude Ihabarren Buruhandi eta Irañetan Madalenaitz eta Epelburu.