Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusia
Nafarroako unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetara ikasleak garraiatzeko zerbitzuak emateko deialdia egin du. Guztira 77 lote dira 7.892.309,09 euro euroko (BEZik gabe) balioa dutenak. Deialdiaren arabera, eskola garraioa bederatzi plaza baino gehiagoko ibilgailuekin egin beharko da 2025-2026 ikasturtean egiteko. Sinatutako kontratuak ikasturte osotarako luzatzeko aukera izanen da, baina ezin izan dira bost urtez baino gehiago luzatu. Eskaintzak aurkezteko epea apirilaren 14ko 10:00etan despedituko da.
Hezkuntza Departamentuak eman nahi dituen loteen artean hiru ibarreko ikastetxe publikoena da. Haietako bi ibilbide Irurtzungo Atakondoa eskola publikoko ikasleak eramateko dira. Horien balioa 372.646,75 eurokoa da (BEZ barne). Bestea Altsasu Bigarren Hezkuntzak Institutura eramateko 59.326,75 eurokoa (BEZ barne) da. Gainera, Arakil eta Irurtzungo ikasleak Iruñeko Biurdana, Iparralde, Caro Baroja, Alaiz eta Donapea ikastetxeetara eramateko garraio zerbitzuak ere deialdiaren barruan daude. Bidaia horiek egiteko 292.378 euro (BEZ barne) aurreikusi ditu departamentuak.