Sakanako Mankomunitateko Batzarrak oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez gizarte hezitzailearen eta administrari-ofizialaren lanpostu bana betetzeko deialdiak onartu ditu. Beraz, ez da plantillan lanpostu kopurua handituko. Aurreneko lanpostua B mailakoa eta 51. zenbakia duena 2025eko plantilla organikoan, eta atzenekoa C mailakoa, da eta 52 zenbakia duena. Prozesuaren bukaeran gizarte hezitzailearen lanpostua betetzen baldin bada, automatikoki amortizatuko da C mailako gizarte hezitzailearen lanpostua. Betez gero ere automatikoki amortizatuko da D mailako administrari laguntzailearen lanpostua. Maiatzaren 3ra arte aurkez daitezke eskabideak.