Trafiko istripuen prebentzio kanpaina gisa Jaibusa martxan jarri zuten ibarreko hiru Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateek. Festetara jendea eraman eta bueltatzeko autobusa, herri guztietatik pasako dena. Horrela aurkeztu zuten. Erriberan zortzi urte lehenago ezarri eta arrakasta izan zuen eredua ekarri zuten ibarrera. Uharte Arakil, Arbizu eta Unanuko festetara joan-etorria egin zuen estreinaldian. Aurreneko urtean zazpitan atera zen Jaibusa.