Traktore batek eta auto batek talka egin zuten Hiriberri Arakilgo bidegurutzean. Traktore batek eta auto batek talka egin zuten trenbide azpiko pasabidearen parean apirilaren 1ean, 12:16an. Istripuaren ondorioz, autoan kopilotuaren aulkian eserita joaten zen gizonezkoa larri zauritu zen eta Nafarroako Ospitale Gunera eraman zuten eta asteartean hil zen. 80 urteko gizonezkoaren aldeko hileta elizkizunak Satrustegin apirilaren 10ean, arratsaldean, eginen dituzte.
Aurten trafiko istripuan hil den bigarren sakandarra da. Dagoeneko hamabost pertsona hil dira aurten Nafarroako errepideetan, 2024ko aldi berean baino zortzi gehiago.