Txirrindularitza

Itzuliko hirugarren etapa ez zen sakandarrendako ona izan

Guaixe 2025eko apirilaren 10a

Zarauzko irteera ederra izan zen. @NAIKEREO

Arrietak ia 14 minutu utzi zituen, eta Mintegik ia 19 minutu. Apirilaren10ean Beasainen hasi eta Markina Xemeinen despedituko da Itzuliko laugarren etapa, 7 porturekinIr

Itzuliko lehen etapa menditsuak aldeak sortu ditu sailkapenean. Zarautzen hasi eta Beasainen despeditu zen etapak 7 portu zituen, ez oso gogorrak, baina tropela zatikatzeko modukoak. Azken txanpan, Lazkaomendiren jaitsieran, Almeida portugaldarrak (UAE Emirates) erasoa jotzeko keinua egin zuen, baina Alex Aranburuk (Cofidis) ez zion utzi. Azkenean, Aranburuk irabazi zuen etapa (3:45:21), faborito nagusiei, Schachmann liderrari barne, hiru segundo aterata. Hikamika egon zen, errotonda bat ez zuela ongi hartu eta aldea atera zuela azaldu baitzuen epaile batek, eta tarte batean garaipena kendu zioten, baina etapako road booka aztertuta, errotonda ongi hartu zuela ondorioztatu zuen antolakuntzak eta garaipena Aranbururi eman zioten. 

Sakandarrendako ez zen egun gozoa izan. Igor Arrieta (UAE Emirates) 80. iritsi zen, 13:49ra, eta Iker Mintegi (Euskaltel Euskadi) 124., 18:50ra. 

Sailkapen orokorrean Maximilian Schachmannek jarraitzen du lider, 4 segundora Florian Lipowitz eta Joao Gonçalves (UAE Emirates) dituela. Igor Arrieta 61. postuan dago, 14:31ra, eta Iker Mintegi 151. postuan, 21:03ra. 

Irailaren 10ekoa
Gaur, apirilak 10, Beasaindik abiatuko da tropela, Zumarraga aldera. Oñati gainditu ondoren hasiko dira portuak. Hirugarren mailako Asentzio gaindituta, Berrizen sartuko da proba, Bizkaian. Hirugarren mailako Muniketagane, Bizkaiko Begiratokia, Gontzagaraigana, Lekoitzegane eta Milloi gaindituta, lehen mailako Izua gainditu beharko dute txirrindulariek Markina Xemeingo helmugarako 10 kilometroren faltan.