Apirilaren 13an XXXVIII. Nafarroako Herri Kirol Jokoetako final handiak jokatuko dira Altsasun, 11:00etan, Iortia plazan edo frontoian, eguraldiaren arabera. Proba konbinatuen finalak erabakiko dira lehenengo, eta sokatirakoak segidan. Andra Mari eta Iñigo Aritza taldeek dominak lortzeko aukera dute, eta ikusmina handia da.