Sakanako Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, 8 eta 12 urte bitarteko haurrendako hastapen eskalada ikastaroa antolatu du maiatzaren 16an, 17an eta 18an. Jon Gurutz Lazkoz monitore arbizuarrak gidatuko du ikastaroa, eta helburua haitzean eskalatzeko oinarrizko ezagupen eta teknikak lortzea da. Ostiralean, 18:00etatik 20:00etara saio teorikoa izango da Sakanako Mankomunitatean, Lakuntzan, eta larunbata eta igandean 10:00etatik 17:00etara haitzean praktikatuko dute (Mankomunitatean gelditu eta autoak antolatuko dira. Norberak bere eguneko bazkaria eraman beharko du).
Izena ematea zabalik dago maiatzaren 7ra arte, Sakanako Mankomunitatean (948 464 866, kirolak@sakana-mank.eus). Prezioa 50 eurokoa da. Beharrezkoa balitz, zozketa egingo da. Arnesa, katuak eta kaskoa eraman behar dira, eta ez dituenari antolakuntzak utziko dizkio.