Pilota

Nafarroa, GRABNIko bukaera faserako prest

Guaixe 2025eko apirilaren 16a

Nafarroako pilota selekzioak 32 finalerako sailkatzea lortu du

Asteburuan pilota selekzioen arteko GRABNI txapelketako ligaxkako bosgarren eta azken jardunaldia jokatu zen. Nafarroako selekzioak Iparraldekoa izan zuen aurkari, eta jokatutako zortzi partidetatik bost Iparraldeko selekzioak irabazi zituen, trinketeko lau partidak eta ezker paretako frontoietako partida bat. 

Hasierako ligaxkan Nafarroako selekzioak lan ederra egin du. Nafarroa 32 final jokatzeko sailkatu da, eta, horretaz gain, 12 finalerdi jokatuko ditu. Soilik 6 modalitateetatik kanpo geratu da.