Areto futbola

Lehen maila autonomikoko lidergoa, gori-gori

Guaixe 2025eko apirilaren 16a

Arbizu Altsasu liderretik bi puntura dago liga despeditzeko jardunaldi baten faltan. ARTXIBOA

Arbizuk atseden jardunaldia zuen, eta Altsasuk berdindu zuen. Bi puntuko aldea dute bi taldeek eta azken jardunaldiak erabakiko du txapelduna

Azken unera arte emozioa izango du lehen maila autonomikoak. Ligako azken aurreko jardunaldia jokatu zen asteburuan, 25. jardunaldia. Sailkapenean bigarren den Arbizuk atseden jardunaldia zuen, eta Altsasu liderrak Erriberrin jokatu zuen, Oliteren kontra. Altsasuk 

Partida oso borrokatuan, patroi berdina errepikatu zen partida guztian barna. Alvaro Garciak Altsasu aurreratu zuen, baina Olitek berdindu zuen.  Bigarrenez aurreratu zen Altsasu, Jonathan Medinari esker, baina bina berdindu zuen Olitek. Atzera ere Jonathan Medinari esker 2-3 aurreratu zen Altsasu, baina partida bukatzear zela hiruna berdindu zuen Olitek eta puntu banaketarekin despeditu zen lehia. 

Azken jardunaldiak erabakiko du
Gauzak horrela, Altsasuk jarraitzen du lider, bigarren jardunaldiz (57 puntu). Arbizu bigarren da, 2 puntu eskasera (55 puntu). Beraz, ligako 26. eta azken jardunaldiak erabakiko du nork irabazten duen liga.  Altsasuk Cantera taldea hartuko du apirilaren 26an, 18:00etan, Zelandin, eta Arbizuk egun berean Vulcanizados Ruiz Tafa taldea izango du aurkari, Tafallan. Eta Sakanako zein taldek irabazten duen liga.