Udako haurrendako aisialdi programarako aurre izen-ematea zabalik

Guaixe 2025ko api. 28a, 11:31

Bi emakumezko eta haurra Unanun. ARTXIBOA

Garagarrilaren 30etik garilaren 20ra izanen da. Asteka matrikulatzeko aukera izanen da.

Ergoienako Udalak jakinarazi du haurrei zuzendutako Udan Euskaraz aisialdi programan aurre izen-ematea zabaldu duela. Prozedura horrekin zenbat parte hartzaile izanen diren jakin nahi dute udalekoek. Eskaintza 3 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Programa Ergoienako hiru herrietan garatuko da. 

Garagarrilaren 30etik garilaren 20ra arteko hiru asteetan garatuko da programa. Haurrek hiru asteetarako edo aste solteetan matrikulatzeko aukera eskaintzen du udalak. Beraz, izena ematerakoan aukeraketa jakinarazi beharko da. Astegunez izanen da eta haurrek sartzeko ordutegi malgua izanen dute, 09:00etatik 10:00etara. Irteera ordutegia ere malgua izanen da, 13:00etatik 14:00etara. Izen ematea Ergoienan erroldatutako haurrak 15 eurokoa da aste bakoitzeko. Erroldatu gabeko haurren kasuan, berriz, 50 eurokoa. Aurre izen ematea apirilaren 28tik maiatzaren 23raino egin daiteke Ergoienako udaletxean edo info@ergoiena.com posta helbidearen bidez.