Maiatzarekin maiatzak gora

Guaixe 2025ko api. 16a, 12:51

2024ko maiatza Etxarrin. ARTXIBOA

Etxarri Aranatzen, Bakaikun, Iturmendin eta Ziordian maiatzan zutitzearen oihturarekin jarraituko dute aurten ere, maiatzaren 1ean, osteguna. 

Maiatzaren lehenengoan hainbat etxarriar, bakaikuar, iturmendiar eta ziordiarrek indarrak batu eta maiatzak jasoko dituzte, urtero errepikatzen den ohitura.

Maiatzak 2025

Etxarri Aranatz

12:30 Baizako gainaren bestaldean momentuan aukeratutako pagoa moztuko dute eta Hartzabalera bizkar gainean eramanen dute, bertan zutitzeko.

Bakaiku

09:00 Gosariaren ondoren Iditxarrera Zuhaitzaren bila joan, moztu eta Hartzabalera eramanen dute. Eguerdi aldera maiatza jasotzen hasiko dira.

Iturmendi

Goizean, Mikologia erakusketa, auzogelan.

Eguerdian, elkartasun bazkaria.

18:00 Maiatza altxatzea, herriko plazan.

Ondoren, herriko dantzariak eta auzatea.

Ziordia

11:30 Maiatza Bargan zutituko dute.

15:00 Bazkaria, elkartean. Izena eman: Urbasa tabernan edo Anixeta tabernan apirialren 28 baino lehen.

18:30 Maiatza txikia, Txoperan.