Oporraldiak hiru auto istripu utzi ditu Sakanako errepide 16:07an. sarean. Irurtzun parean bi izan ziren. Iparraldeko Autobian (A-15), Latasarako noranzkoan apirilaren 26an 16:07an izan zen istripuan. Ezbehar horretan bi emakumezko gaztek min hartu zuten. 19 urteko emakumeak kolpe arina izan zuen belaun batean, eta 18 urteko emakumeak, berriz, traumatismo kraneoentzefalikoa, pronostiko erreserbatukoa. Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zituzten. Istripuaren tokira Cordovillako suhiltzaileak, Irurtzungo mediku talde bat, bi anbulantzia, Foruzaingoa eta Guardia Civila joan ziren.
Irurtzun parean, apirilaren 18an, beste istripu bat izan zen errepide berean. Auto batek petrila jo zuen. Foruzaingoak jakinarazi zuenez, auto gidaria, 20 urteko gizonezkoa, korrika ihesi atera zen, eta agenteek "zerbait ezkutatzen" ari zela pentsatu zuten. Geldiarazi eta alkoholemia proban 0,75 mg/l-ko tasa eman zuen, baimendutako maximoaren hirukoitza. Gidaria, gainera, gidabaimenik gabe zihoan. Gizonezkoa epaitegira joateko deitu dute, alkoholaren eraginpean gidatzeagatik bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita.
Bestalde, Iparraldeko Autobian (A-1), Ziordia parean, auto bat bidetik atera zen apirilaren 19an, 20:30ean. Horren ondorioz, 67 urteko gizon bat zauritu zen. Autoan bakarrik zihoan gidaria kolpe ugari zituen eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten. Altsasuko suhiltzaileak, anbulantzia medikalizatu bat , oinarrizko bizi-euskarriko beste bat eta foruzainak joan ziren dira, eta haiek arduratu dira ezbeharra ikertzeaz.
Azkenik, Foruzaingoak jakinarazi duenez, Altsasun gizonezko bat atxilotu zuten Aste Santuan. Antza, gastronomia elkarte baten barruan atxilotu zuten, hainbat mahaikideri mehatxu eta eraso egiteagatik. Atxilotutakoari mehatxuak, atentatua eta agenteei desobeditzea egotzi zizkioten.