Apirilaren 28ko 12:33ean argindarra joan zen. Itzalaldi orokorra izan zen espainiar estatu osoan, baita Portugalen eta Frantziako zenbait tokitan ere. Pixkanaka argindarra berrezarri zen, eta Sakanako herri gehienetan arratsaldeko lehenengo ordueta itzuli zen argindarra, arazo handirik sortu gabe. Biharamunean ere aparteko gorabeherarik ez da. Renfek jakinarazi duenez, tren garraioa egunean zehar berrezarriko da.
Argindarra bazkaltzeko garaiaren aurretik joan zenez ergina izan zuen, esaterako, Irurtzungo Sutek dendan berehala saldu ziren zituzten gas botilatxo apurrak. Baina argindarrik gabe zeudenez, ezin zuten esku diruarekin kobratu, pertsiana eri itxita izan zuten, eta bakarrik kontua duten bezeroekin aritu ziren. Lakuntzako Aralar burdindegian ere zituzten gas botilatxo gutxi batzuk eta haiek berehala saldu zituzten. Eta zituzten gasarekin dabiltzan sukaldeak ere berehala agortu ziren. Argindarra bueltatu zenez, arratsaldean normal lan egin zuten.
Etxarri Aranazko Esekin zituzten gas botilatxoak eta gasarekin dabiltzan sukaldeak berehalakoan saldu ziren. Arratsalderako argindarra bueltatu bazen ere, ezin kobratu ibili ziren.
Altsasuko Ramosen ere gas botilak, gasarekin dabiltzan sukaldeak eta aisialdian gasarekin sua egiteko metalezko euskarriak saldu zituzten. Altsasuko Gertu dendan gas botila guztiak agortu ziren. Arratsaldean telefono estaldura joan egin zen eta ezin izan zuten txartela zuten bezeroei kobratu.
Bestalde, Arakilen argindarra bueltatu zen azken tokia Harivenasara izan zen, 22:00etan bueltatu zen.
Orokorrean, egun osoan zehar Internetekin arazoak izan ziren, joan etorrian ibili zen, 21:00etan zerbitzua normaldu zen arte.