Urdalurko sarea luzatzeko lanen deialdia egin du Mankomunitateak

Guaixe 2025ko api. 30a, 11:42

Ur hodia nondik eramanen duten adierazten duen planoa. MANK

Urdalur uharkako ur sarea Irurtzuneraino luzatzea. Ziordian dagoen urtegiko ura gaur egun Etxarreneraino iristen da, eta Irurtzunera artekoa azken fasea litzateke. 

Sakanako Mankomunitateak Urdalurko ur sarea Etxarrendik Irurtzunera luzatzeko lanak emateko deialdia egin du. Lanek 1.943.136,96 euroko (BEZik gabe) aurrekontua dute. Ibarreko erakundeak inbertsioari aurre egiteko foru administrazioaren %80ko dirulaguntza izanen du. Obra bere gain hartu nahi duen enpresak maiatzaren 20ko 12:00ak arteko epea du eskaintza aurkezteko. Lanak bost hilabetetan egin beharko dira.