Dependentzia arazoak dituzten pertsonentzako zerbitzua Lekunberrin dago gaur egun. Nafar Gobernuak zerbitzua mantentzeko 2 lagun gutxienez behar ditu. Duela gutxi arte bi sakandar izan dira bertan. Bati duela gutxi heriotza etorri zitzaion eta orain Uharte Arakildar bat besterik ez dago. Zerbitzuaren garrantziaz bertan lan egiten duen pertsonak, Yolanda Juanenak eman digu baita Maria Jesus Arruabarrena etxarriarrak, bere aizparekin, Pakitarekin, zentroan bizi izandako esperientziaz.