Sutea eta trafiko ezbeharrak asteburuan

Guaixe 2025ko mai. 5a, 10:24

Suhiltzaileak su hartutako etxearen parean. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK

Larrialdi zerbitzuak lanpetuak izan dira.

Zuhatzuko etxe bateko tximiniak su hartu zuen igande arratsaldean. Garrek teilatuan kalteak sortu zituzten, baina inork ez zuen minik hartu. Cordovilla eta Trinitarios parkeetako suhiltzaileak joan ziren sutea itzaltzera. 

Bestalde, igande arratsaldean bertan, Leitzarango Autobian (A-15), Bi Haizpe parean, ibilgailu bat bidetik atera zen. Inork ez zuen minik hartu. Ezbeharraren tokira Cordovillako suhiltzaileak joan ziren. Istripuaren nondik norakoak Foruzaingoak ikertu zituen. Iparraldeko Autobian (A-1), Altsasu pasata eta Donostiarako norabidean beste istripu bat izan zen domekan. Ezbeharraren ondorioz, autobiaren Gipuzkoarako norabidea itxita egon zen. 

Azkenik, Uharte Arakilen, ubelde ertzean dagoen zuhaitzetatiko bat hautsi eta Irañeta alderantz joaten zen Sakanako Mankomunitatearen hondakin bilketako kamioi baten gainean erori zen. Zorionez, ez zen zauriturik izan. Enborra errepidean zeharka gelditu zen eta hura kendu bitartean foruzainak trafikoa bideratu zuten.