Sakanako Mankomunitateko Ur Zerbitzuak jakinarazi du aurtengo bigarren hiruhilekoaren ur kontsumoaren irakurketa eginen duela. Irakurketa hori maiatzeko aurreneko bi astetan eginen du. Lakuntzan eta Olatzagutian maiatzaren 5etik 9ra. Arbizu 6tik 8ra, Iturmendin 9tik 12ra, Urdiainen 12tik 13ra, Bakaikun 12an eta Irurtzunen 12tik 15era.
Langilea irakurketa egitera joan eta etxean inor ez badago, oharra utziko die. Hartan nork bere irakurketa apuntatu beharko du eta Mank-i jakinarazi. Horretarako, WhatsApp mezua bidali daiteke 663 399 732 telefono zenbakira, e-posta ura@sakana-mank.eus helbidera edo 948 46 48 67 telefono zenbakira hots egin daiteke.
Ur Zerbitzuko arduradunek gaztigatu dutenez, "garrantzitsua da irakurketa bidaltzea; hiru hilabete honetan kontsumorik ez bada neurtzen, hurrengo erreziboan kobratu beharko da atzeratutako kontsumo hori. Beraz, bi hiru hilabeteen kontsumoa errezibo batean joango litzateke, ordaindu beharrekoa handituz".