Aisialdiko begiraleen lan poltsa osatu nahi du Mank-ek

Guaixe 2025ko mai. 7a, 11:52

Irintarrak elkartearen ondoan. ARTXIBOA

Curriculumak Sakanako Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuan aurkeztu beharko dira.

Sakanako Mankomunitateak aisialdi begiraleen lan poltsa osatzeko deialdia egin du. Deialdian interesa duenak euskara jakin behar du, ahoz eta idatziz. Jakintza egiaztatzeko C1 maila egiaztatu beharko du. Bestetik, gutxienez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua edo horren baliokidea izan behar du. Kontratazioak egiterakoan kontua izanen da hautagaiak gidatzeko baimena eta autoa izatea eta aisialdiko begirale titulua izatea.

Interesa duenak bere curriculuma euskara1@sakana-mank.eus helbidera bidal dezake. MANK-etik gaztigatu dutenez, curriculuma bidaltzen dutenek Sakanako Mankomunitatea osatzen duten udalekin eta kontratazioez arduratzen diren enpresekin partekatzea onartzen dute.