Areto futboleko lehen maila autonomikoa despedituta, ligako txapelduna, Altsasu, eta bigarrena, Arbizu Kirol Elkartea, maila autonomikoko kopan lehiatuko dira, beste sei talderekin batera.
Asteburuan kopako final laurdenak egongo dira jokoan. Altsasuk Olite izango du aurkari maiatzaren 101ean, larunbata, 16:00etan Zelandin. Arbizu Kirol Taldeak, aldiz, egun bat lehenago, ostiralean jokatuko du, 19:30ean, Universidad de Navarraren kontra, Arbizun. Kanporaketa zuzenak izango dira.