Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak 2023 eta 2024 urteetarako Urbasa mendiko baso-aprobetxamenduen Planeko sei lote eta hutsik geratu zen 2021-22 Planaren 4. lotearen lizitazioa egin du. Enkante bidez salgai jarri diren zazpi loteak pagoz osatuta daude eta guztira 596.340,16 euro balio dute. Eskaintzak Departamentuko Erregistroan aurkeztu beharko dira maiatzaren 23ko 14:00ak baino lehen. Lizarrako Basozaindegiak enkantean jarriko dituen loteak maiatzaren 19an, astelehenean, erakustea aurreikusi da. Interesa dutenendako elkargunea Urbasako Guardetxea izanen da, 08:30ean.
Xehetasunak
Enkantean salduko diren loteak 23.922,70 m3-ko bolumena dute, haietatik 5.598,50 m3 zur dira eta gainontzeko 18.324 m3-koak egurra. Lehen lotea Behekosare dermioan dago eta 110.284,96 euro balio ditu. 4.766 metro kubikoko bolumena du. Bigarren lotea Gollanoren majadetan dago eta haren balioa 115.633,76 eurokoa da. 3.846 m3 egiten du. Hirugarren aprobetxamendua Iraigorrin kokatuta dago eta 125.345,61 euroko kostua du. 4.234 m3ko bolumena du.
Oliezun dago laugarren lotea, 47.481,27 euro balio dituena. Guztira 3.486 m3 dira. Bosgarren aprobetxamendua Udaun dago kokatuta eta 77.098,57 euro balio ditu. 2.847 m3 egiten dute loteko zuhaitzek. Seigarren lotea ere Udaun dago, haren prezioa 69.168,17 eurokoa da. 2.513 m3 guztira. Azkenik, 21-22 planari dagokion lotea, zazpigarrena, Eskiza Fraizuloan dago eta 51.327,82 eurotan jarri dute salgai. 2.231 m3 ditu.