Erratzuko VI. Izpegiko Igoeran 44 pilotuk hartu zuten parte. 5,2 eremuko igoera lautan igo zuten. Monoplazetan Aitor Manso (BRC B49) izan zen txapelduna (3:22), Sakana Motorsporteko Iker Palaciosen (BRC B52, 3:30) aurretik. Scratchean edo sailkapen orokorrean hirugarren izan zen Palacios, baina bere mailan, hamargarren klasean, onena izan zen.

Autoetan azkarrena, scratchean bigarren, Bruno Scherer (Porsche 911 GT3) izan zen (3:30). Sakana Motorsporteko Alberto Villar (BMW E36) scratchean hamaseigarren izan zen (3:56), laugarren klaseko onena. Sakana Motorsporteko Mikel Mazkiaranek (Seat 600 JTR) ezin izan zuen proba bukatu.


