Txirrindularitza

Luca Martinez, Nafarroako txapelduna

Guaixe 2025eko maiatzaren 12a

Luca Martinez Nafarroako txapeldunaren maillot gorriarekin, alboan Tolosa/Danenako taldekideak dituela, Ekain Imaz tartean, probako talderik onena. TOLOSA/DANENA

Tolosa/Danena taldeko lakuntzarrak Lacturale Sari Nagusia irabazi zuen

Maiatzaren lehenean Lacturale Sari Nagusia jokatu zen, Etxeberrin hasi eta Goldaratzen despeditu (87 km) eta aldi berean juniorren mailako errepideko Nafarroako Txapelketa zena. Luca Martinez lakuntzarrak (Tolosa/Danena) sekulako erakustaldia eman zuen eta bakarrik iritsi zen helmugara, Nafarroako txapelduna.

Gainontzeko sakandarrak primeran aritu ziren, Top10ean sailkatu baitziren. Ekaitz Perez (Zu eta Biok) seigarren sailkatu zen, eta Ekain Imaz (Danena) zortzigarren.