Zubiak hartuz "euskara etorkizunera zubia" dela aldarrikatu zuten. Gaineratu zutenez, "gutako bakoitza izanen da euskara etorkizunera eramanen duena. Herritarrak gara euskara erabili, maitatu, bulkatu eta zabalduko dugunak; gu gara euskara ez dakien jendeari hurbildu eta, era berean, ez dakitenak euskarara hurbiltzen lagunduko duten zubiak".
Aitortu zutenez, "zubiak eraikitzea ez da gauetik egunera egiten den zerbait, herritarren posizioa eta pentsaera aldatzeak denbora behar du". Hala ere, helburua argi adierazi zuten zubietatik: "euskarari ateak irekitzea. Ahal bezainbeste jenderekin, ahal bezainbeste aliaturekin, bide konpartitu bat".