Industria Departamentuak eta Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko Departamentuak, Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro Europarra (CEIN) sozietate publikoaren bitartez, berrikuntza irekiko programa bat hasi zuen maiatzaren 9an. Programa horren helburua da teknologia arloko startupak eta Nafarroako enpresa txiki eta ertainak (ETE) konektatzea eta, horrela, enpresa-erronkak hazteko eta berritzeko benetako aukera bihurtzeko. Izena emateko prozesu baten ondoren, zortzi enpresa aukeratu dituzte proiektu pilotu horretan parte hartzeko, tartean dira Etxeberriko Lacturale eta Altsasuko Aldakin. Proiektu pilotuaren helburua da enpresa-erronkak hazteko eta berritzeko benetako aukera bihurtzea.
Heldu diren hilabeteetan, enpresa horiek laguntza pertsonalizatua jasoko dute, beren erronka estrategikoak identifikatzeko, soluzio teknologiko berritzaileak eskuratzeko eta merkatuan duten posizio lehiakorra indartzeko. Definizio etapa despeditutakoa, ETE horiek hautemandako erronkak argitaratuko dira. Hortik aurrera, startupek beren hautagaitzak aurkezteko prozesua hasiko da, lehiakortasuna hobetzea helburu duten teknologia disruptiboen bidez erronka horiek konpontzen lan egiteko.
Open Innovation programak berrikuntza irekiaren ikuspegi integrala eskaintzen du. Programa pilotu horri ekin aurretik, berrikuntza irekiaren arloko prestakuntza-ikastaro bat egin zen, eta hamar bat pertsonak parte hartu zuten. Hari esker, parte-hartzaileek arlo horretan zituzten kontzeptuetan sakondu ahal izan zuten, metodologia horiek beren korporazioetan sartzeko helburuarekin.
Nafarroan ekintzailetza sustatzen duen CEIN sozietate publikoa arduratzen da programa hori gauzatzeaz. Horretarako, Ieteam_ aholkularitza-enpresaren laguntza du, lizitazio-prozesu baten bidez aukeratua.
Tech FabLab programa
Open Innovation programaren garapena ekintzailetza digitaleko sareak sortzeko Tech FabLab proiektuaren barruan dago. Nafarroako Gobernuaz aparte, Errioxa, Aragoi, Kantabria, Katalunia eta Valentziako erkidegoek ere parte hartzen dute bazkide gisa proiektu horretan. Proiektu hori Next Generation funtsekin finantzatuta dago, Espainiako Gobernuaren Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren Espezializazio Teknologikoko Lurralde Sareak (RETECH) ekimenaren bidez.