Bertan da Udaberriko Tonbola

Guaixe 2025eko maiatzaren 14a

Udaberri tonbolako kartel iragarlearen paretik jendea pasatzen. ARTXIBOA

500 euroko hiru bonu banatuko ditu.

Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteak, SDOZEk, Udaberriko Tonbolaren berri eman du. Elkartekoak diren establezimenduetan maiatzaren 12tik 24ra erosketa eginez gero, txartel bat jasoko da bueltan. Hura bete eta maiatzaren 31n, ostirala, 18:30ean, Altsasuko estalpera eraman beharko da. Han bertan presente daudenen artean zozketatuko dira hiru sariak, 500 euroko hiru erosketa bonu hain zuzen ere.