Irurtzun inguruko eremu malkartsu batetik ezin jaitsi zebiltzan bi pertsona atzo arratsaldean. Inguru seguru batera ezin iritsi zeuden. Horretan lagundu zienez Nafarroako Erreskate Teknikoko Taldeko suhiltzaileek, Cordovillako suhiltzaileen parkeko kideek, Nafarroako Gobernuko basozainek eta foruzainek. Lehenik bi pertsona opatu behar izan zituzten, eta ondoren jaisten lagundu zieten.
Intervenimos la tarde del #miércoles para rescatar a dos personas en los alrededores de #Irurtzun
— Bomberos y Bomberas – Suhiltzaileak (@bomberos_na) May 14, 2025
Los ayudamos a descender a una zona segura y @policiaforal_na los acompaña a su vehículo
No requieren atención médica#GRTNavarra#ParqueCordovilla@Guardas_na @policiaforal_na pic.twitter.com/O5bXM0qA6I
Behin arriskutik kanpo eta onik zeudela, foruzainek bi pertsonak haien autora eraman zituzten. Foru administraziotik gogorarazi dute kontu handiz ibili behar dela mendialdeetan edo iristeko zailak diren eremuetan, batez ere ikuspen gutxiko edo behar bezalako prestakuntzarik gabeko egoeretan.