Atzo arratsaldean botatako euri jasak trenen zirkulazioan eragina izan zuen, eta 17:00ak aldera eten zen. Trenbideen azpiegituren mantentzeaz arduratzen den Adif enpresak jakinarazi zuenez, “euriteek sortutako gorabeheraren batek trenbideko seinaleztapenari eragin zion”. Hori izan zen trenbidea ixteko arrazoia. Adifetik jakinarazi zutenez, gertakaria 19:50ean konpondu zuten, baina zenbait trenek atzerapenak izan zituzten.
Botatako euriagatik ibaiak gainezka egin zuen Ziordian eta txipudia parkea urpean gelditu zen.