Areto futbola

Altsasu eta Arbizu, kopa autonomikoko finalerdietan

Guaixe 2025eko maiatzaren 16a

Arbizu, Altsasu eta Aralar Mendikoak, Sakanako I. Areto futboleko Kopan.

Gazte Berriak eta Mendialdea izango dituzte aurkari

Gizonen maila autonomikoko ligan onenak izan ziren Altsasu eta Arbizu. Altsasuk irabazi zuen liga, Arbizu Kirol Taldearen aurretik. Bada, ligan ibilbide berbera daramate. 

Kopako final laurdenetan Altsasuk 6-2 hartu zuen mendean Olite partida ikusgarrian. Bi taldeek lehia bizia izan zuten, baina gutxika Altsasuk aginte makila atera zuen, eta Xabier Aiestaran (2), Iñaki Mendoza, Denis Javier Ordoñez, Gaizka Martin eta Aritz Sevilla jokalariek sartutako golei esker garaipen sendoa lortu eta kopako finalerdietarako txartela lortu zuen. 

Arbizu Kirol Taldeak final laurdenetan Universidad de Navarra izan zuen aurkari, Arbizun. Iruñekoak aurreratu ziren, baina Pablo Orozek berdintzea eta Josu Mendinuetak Arbizuk 2-1 aurreratzea lortu zuten. Hortik aurrera tarte gehiago hartu zuen Arbizuk, Julen Mayok eta Andoni Goikoetxeak 4-1 jarri baitzuten Arbizu. Universidad de Navarrak bukaera aldera bi gol sartu zituen, baina garaipena eta finalerdietako txartela Arbizun geratu ziren, 4-3 irabazita. 

Kopa autonomikoko finalerdietan Altsasuk Gazte Berriak Antsoain taldea hartuko du maiatzaren 17an, 18:30ean, Altsasuko Zelandi kiroldegian. 

Arbizuk ere etxean jokatuko du. Berriozarko Mendialdea taldea hartuko du maiatzaren 16an, ostirala, 19:00etan Arbizuko kiroldegia. 

Eta bi talde sakandarrek irabazi eta kopako final handi sakandarraz gozatzen dugun.