Gizonezkoen erregional mailan 32. jardunaldia jokatu zen. Altsasu liderrak bere festarekin jarraitu zuen eta Baztan B taldeari 8-0 irabazi zion Dantzalekun. Altsasu jaun eta jabe izan zen hasieratik eta Asier San Roman, Unai Calvo (3, hat trick), Joaquin Angel, Adrian Burgete, Eneko Vera eta Gorka Martinez jokalariei esker gol festa ederra ospatu zuen.
Etxarri Aranatzek Sanduzelain jokatu zuen, Arga Ibaia taldearen kontra. Bi taldeek lehia estua izan zuten. Mattin Altzelai eta Adrian Jakaren golei esker 0-2 aurreratu zen Etxarri, baina atsedenaldia baino lehen 1-2 hurbildu zen Arga Ibaia. Bigarren zatian Xabat Goikoetxeak Etxarriren hirugarren gola sartu zuen, eta deskontuan sakandarren laugarrena sartu zuen Mikel Urrestarazuk. 1-4, bide onetik segitzen du Etxarrik.
Tamalez, Lagun Arteak goiko postuei begira jarraitzeko aukera guztiak akitu zituen igandean Berriozarren kontra etxean 0-2 galdu eta gero. 10. minuturako aurreratu zen Berriozar. Lagun Artea buelta ematen saiatu zen, baina ezin. Eta egoera oraindik gehiago zaildu zen 67. minutuan Berriozarrek bigarrena sartu zuenean. Partidari buelta eman ezinik, 0-2 galdu eta goiko postuetan sartzeko aukerarik gabe geratu zen Lagun Artea. Datorren denboraldian erregional mailan jarraituko dute lakuntzarrek.
Azken aurreko jardunaldia
Altsasu liderrak galdu gabe jarraitzen du eta 92 puntu gozo ditu bere zakuan. Bigarren San Jorge taldea da (80 puntu) eta hirugarren Etxarri Aranatz (76 puntu). Lagun Arteak zazpigarren jarraitzen du (49 puntu), baina seigarren postuan sartu eta lehen erregionaleko kopa jokatzeko aukerarik gabe.
Asteburuan ligako 33. jardunaldia jokatuko da, azken aurrekoa. Altsasuk hamabigarren den Leitzako Aurrera taldea hartuko du Dantzalekun maiatzaren 17an, larunbata, 17:00etan. Etxarri Aranatz seigarren den Kirol Sport taldearen zain egongo da maiatzaren 18an, igandea, 17:00etan San Donato zelaian. Azkenik, Lagun Arteak hamazazpigarren den Asdefor taldea du aurkari