Pilota

Loidi eta Gartziandia, NKJ-etako txapeldunordeak

Guaixe 2025eko maiatzaren 20a

Loidi eta Gartziandia txapeldunordeak, erdian. ALDABIDE

Benjaminen Binakako Txapelketako finala jokatu zuten Labriten, baina Abaxitabideako bikoaren kontra erori ziren

Maiatzaren 10ean Nafarroako Kirol Jokoen (NKJ) Eskuz Binakako Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren Iruñeko Labrit pilotalekuan. Tartean, benjamin mailako Binakako finalean Arbizuko Aldabide taldeko Hodei Loidik eta Aratz Gartziandiak partida luze bezain gogorra jokatu zuten Abaxitabidea taldeko Etxeberria eta Narvaezen kontra. Azkenean, Abaxiabideakoak atera ziren garaile (9-6 eta 9-5). 

Lehendabizikoendako diplomak
Final guztiak jokatuta, kategoria eta maila guztietako lehen sailkatuek diploma jaso zuten, eta tartean biko sakandarrak zeuden, Altsasuko Pilotajauku, Arbizuko Aldabide eta Irurtzun klubetako bikoteak tartean. Aldabidetik azaldu dutenez, Tasio Arbizu, Suhar Arrizabalaga, Lahiotz Agirre eta Aiur Remiro pilotariek diploma jaso zuten.