Bertso poteoa Irurtzunen. Txapa banaketa eta talde argazkia Lakuntzan. Suziria eta talde argazkia Arbizun. Marrazkiak eta erraldoiak Etxarri Aranatzen. Etxajua, talde txapa jartzea eta auzatea Iturmendin. Etxajua, photo calla eta txapa banaketa Urdiainen. Auto karabana, etxajua eta kantuz taldea Altsasun. Etxajua, talde txapa jartzea eta topa egitea Olatzagutian. Edota suziria eta talde txapa jartzea Ziordian. Horiek izan ziren Euskaraldiaren hasiera ekitaldietako batzuk. Ahobizi eta belarriprest txapak agerian, hizkuntzaren erabileran jauzia egiteko ariketa betean gara.