Baserritarren eguna da maiatzaren 15a, San Isidro. Hitzordu huts ezina Arakilen, Arbizun eta Lizarragabengoan. Arakildarrak, ohi denez, Itxasperriko ermitan elkartu ziren eguerdian. Elizkizunaren ondoren, euritan ari zenez, otamena ermitan bertan egin zuten.
Arbizun, berriz, urteko lau auzate berezi egiten dituzte eta aurrenekoa atzo arratsaldean izan zuten. Lizarragabengoan ere auzatea izan zen herritarrak elkartzeko aitzakia.
