Kontzejuetan sakandarren %6,86 bizi da

Guaixe 2025eko maiatzaren 29a

Hiriberriarrak plazan. ARTXIBOA

Ibarreko 16 kontzejuetan 1.419 pertsona bizi dira, aurreko urtean baino 20 gehiago. Zazpina kontzejutan populazioa igo eta jaitsi da. Beste bitan 2023ko biztanle kopuru bera dute

Sakanak 20.685 biztanle zituen joan zen urteko aurreneko egunean. Haietatik %6,86 (1.419) kontzejuetan bizi zen, eta gainontzeko %93,14 (19.266) udalerrietan. 2023rekin alderatuta kontzejuetako populazioa 0,05 puntu hazi da, hau da, 20 pertsona gehiago bizi ziren kontzejuetan. 2022az geroztik kontzejuak populazioa irabazten ari dira, guztira 47 biztanle gehiago daude herri horietan bizitzen.

Guztira 16 herri dira (Aizkorbe barne sartu dugu, nahiz eta administrazio egiturarik ez duen). Sakanan kontzejuz osatutako hiru udalerriak Arakil, Ergoiena eta Etxarri Aranatz dira. Aurrenak kontzejuetako populazioaren %70,47 biltzen du, hurrenak %29,99 eta atzenak %2,54. Hiru udalerrietako kontzejuetan joan zen urtean populazioa hazi zen: 16 Arakilen, 4 Lizarragabengoan eta 3 Ergoienan.

Ibarreko zazpina kontzejutan egin zuen gora edo behera populazioak joan zen urtean. Gora egin duen kontzejuen artean 43 herritar gehiago batu zituzten: hamar Ihabarren, zazpina Etxeberrin eta Dorraon, seina Aizkorben eta Izurdiagan, lau Lizarragabengoan eta hiru Egiarretan. Behera egin duen kontzejuetan 23 herritar galdu zituzten: hamar Hiriberri Arakilen, bost Zuhatzun, hiru Unanun, bi Etxarrenen eta bana Ekain, Satrustegin eta Lizarragan. Urritzolan eta Errotzen aurreko urteko kopuru bera zuten.

Kontzejuen 2024ko populazioa 1999koarekin konparatuz gero, Arakilgo biztanleria %13,77 hazi da, eta 121 herritar gehiago ditu. 25 urte horietan Ergoienak, berriz, populazioaren %20,37 galdu du, 98 biztanle gutxiago ditu. Lizarragabengoari dagokionez, aldi horretan biztanle kopuruak %12,5 egin du gora, lau herritar irabazita.

Biztanleria    
UDALERRIA / Kontzejua Biztanleria udalerrian Biztanleria kontzejuan
ARAKIL 1.000  
Egiarreta   92
Ekai   36
Errotz   62
Etxarren   162
Etxeberri   71
Hiriberri Arakil   115
Ihabar   137
Izurdiaga   180
Satrustegi   54
Urritzola   18
Zuhatzu   40
Aizkorbe   33
IRURTZUN 2.322  
IRAÑETA 170  
UHARTE ARAKIL 793  
ARRUAZU 121  
LAKUNTZA 1.322  
ARBIZU 1.112  
ERGOIENA 383  
Dorrao   126
Lizarraga   174
Unanu   83
ETXARRI ARANATZ 2.539  
Lizarragabengoa   36
Etxarri Aranatz   2.503
BAKAIKU 340  
ITURMENDI 433  
URDIAIN 644  
ALTSASU 7.687  
OLATZAGUTIA 1.460  
ZIORDIA 359  
GUZTIRA 19.266 1.419