Maiatzaren 18an despeditu ziren Sakanako Mankomunitateak Sakanako futbol taldeekin batera antolatzen dituen Sakanako Benjamin Mailako Futbol Topaketak, Altsasuko Dantzaleku futbol zelaian. Arbizu, Arbizu KT, Olaztiko Sutegi, Altsasu SD, Altsasu KE, Etxarri Aranatz eta Aralar Mendi izan dira ekimenean parte hartu duten taldeak.