Bizikleta festa arrakastatsua

Guaixe 2025eko maiatzaren 26a

200 parte hartzaile izan ziren.

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatuta, Bizi Festa ospatu zen igandean. Adin guztietako sakandarrek osatutako 200 txirrindulariko tropela izan zen Arbizu eta Arruazu arteko joan-etorria egin zuena. Herritik kanpo lehen pedalkadak ematen zituzten umeak eta helduak izan ziren parte hartu zutenak. Bi orduko ibilaldiaren ondoren, Errota kaleko berdegune zabalean bat egin zuten guztiek. Han Izaskun Mujika ipuin kontalaria entzun, herri jolasetan aritu edota bizikletak konpontzen ikasten aritu ziren. Akaberan parte hartzaileen artean opariak zozketatu ziren.