2025/05/27 - 2025/06/02 Maiatzak 27, 17:00etan; ekainak 2, 18:00etan
Hitzaldia
Maiatzaren 27an, asteartea, 17:00etan, Nola lagundu etxerako lanak egiten euskaraz ez dakiten etxeetan hitzaldia izanen da, gaztelaniaz (Ya llega el verano y... ¿Cómo podemos ayudar a nuestros hijos e hijas con las tareas escolares si no sabemos euskera?), Iturmendiko udaletxearen ganbaran. Maddalen Aristegi ebete-ko elkarteko kidea izanen da hizlaria.
Ekainaren 2an, astelehena, 18:00etan, Uda heldu da eta... Nola lagundu seme-alabei euskara gehiagotan hitz egin dezaten? hitzaldia izanen da, Urdiaingo auzoan, euskaraz, Maddalen Aristegiren eskutik.
Sakanako Mankomunitateak antolatu ditu hitzaldiak, eta parte hartzeko aurretik izena eman daiteke 948 464 840 telefonoan edo euskara1@sakana-mank.eus epostan.