Erregional mailan liga partidarik galdu gabe bukatu du Altsasu liderrak (96 puntu), eta hirugarren Etxarrik (80 puntu). Biek igoera fasea dute zain. Lagun Artea zazpigarren izan da (53 puntu), eta mailan segiko du.
Igoera fasean Altsasuk Urroztarra du arerio. Joaneko partida ekainaren 1ean, 18:00etan, jokatuko da Urrotzen, eta Altsasu Kirol Elkarteak autobusa antolatu du, "Elkarrekin igoeraren bila, guztiok Urrotzera!" lelopean (624 648 790, 16:15ean). Etxarri Aranatz San Ignacioren kontra ariko da. Joaneko partida maiatzaren 31n, 12:00etan, jokatuko dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko zelaian.
Bigarren jubenil mailako Lagun Artea igoera faseko bigarren kanporaketan dago. Joaneko partidan Donezteberi 3-0 irabazi zion talde lakuntzarrak, eta itzuliko partida maiatzaren 31n, 17:00etan, jokatuko dute, Donezteben. Autobusa antolatu dute (619 662 398, 14:30ean).