Txirrindularitza

Burunda Txirrindularitza Taldearen aurkezpena

Guaixe 2025eko ekainaren 4a

Burunda Quesos Albeniz klubeko 2025eko txirrindulariak. BURUNDA

Aurten 37 txirrindulari trebatuko dira klubean

Burunda Txirrindularitza Klubak bere 48. denboraldiko taldeak aurkeztu zituen maiatzaren 18an. Guztira 37 txirrindulari trebatzen ari dira, hamaika kadete, sei infantil, zazpi kimu, sei hasiberri eta zazpi promesa. Lehendabizikoz, klubak ezin izan du juniorren taldea atera. Eskerrak eman diete babesle eta gurasoei, "ezinbestekoak" direlako.