Txirrindularitza

Nafarroako Itzulia, San Miguelen

Guaixe

Afizionatuen mailako Nafarroako Itzuliko azkenaurreko etapak Sakana izan zuen ardatz: Lizarragako katea, San Miguel pista, Zuarrarrate eta Itxasperri.

Kategoria bereziko San Miguel pistak tropela txikituta utzi zuen. Iker Gomez altsasuarra (Finisher) lehena izan zen San Miguel igotzen. Itxasperriko helmugan bigarren izan zen Unai Ramos taldekidearekin izandako esprintean, baina sailkapen orokorreko maillot txuria jantzi zuen. Tamalez, azken etapan Unai Ramosek maillota kendu zion.