Altsasuk eta Etxarri Aranatzek asko dute jokoan ekainaren 7an, larunbata, 19:00etan eta 12:00etan, hurrenez hurren. Altsasuk Urroztarra du aurkari lehen fasean. Ekainaren 1ean joaneko partida jokatu zuten Urrotzen, eta nahiz eta bi taldeak saiatu, husnako berdinketarekin despeditu zen lehia. Beraz, ekainaren 7an, larunbata, 19:00etan Dantzalekun jokatuko den itzuliko partidan erabakiko da guztia. Altsasu, ligako txapelduna izan zenez, Urroztarra mendean hartzen badu zuzenean preferente mailara igoko da. Galduko balu, oraindik ere igoera fasean beste aukera bat izango luke, bigarren kanporaketan. Altsasu Kirol Elkarteak altsasuarrei Dantzalekura hurbiltzeko deia egin die. "Gure harmailak kolore bakarra izango du: gorria! Denon artean lortuko dugu!". Igoz gero, festa giroa ziurtatuta dago Altsasun.
Etxarri Aranatz, bide onean
Etxarri Aranatzek ongi hasi du igoera fasea, joanekoan 1-3 irabazi baitzion San Ignaciori, Iruñean, Aimar Lizarragaren hat-trickarekin. Itzuliko partida ekainaren 7an, 12:00etan dute jokoan, San Donato zelaian. Zaleen babesa alde, igoera faseko bigarren faserako sailkatu nahi du Etxarrik.