Kadeteen mailako tropela Murietan elkartu zen ekainaren 1ean, XXXVIII. Meoki Memorialean (52,2 km). Izena emandako 79 txirrindularietatik guztira 57k lortu zuten proba bukatzea.
Lasterketak mugimendu handia izan zuen, baina, azkenean, esprintean erabaki zen. Ander Larraburu (Erro y Eugui) izan zen azkarrena (1:15:53) Xabier Curiel altsasuarraren (Quesos Albeniz) eta Ekai Erdozia etxarriarraren (Sakana Group-Alea) aurretik. Top10ean beste hiru sakandar sailkatu ziren: Ion Unai Gonzalez (Sakana Group-Alea) bosgarren izan zen, Urko Oiarbide (Sakana Group-Alea) zazpigarren, eta Ibai Galarza (Quesos Albeniz) bederatzigarren.
Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Ekaitz Zufiaurre (Quesos Albeniz) hamalaugarren iritsi zen helmugara, Oier Olaberria (Quesos Albeniz) 26. eta Egoi Urtasun (Quesos Albeniz) 30., guztiak tropel nagusiarekin batera. Alex Gonzalez (Sakana Group-Alea) 32., iritsi zen, Asier Flores (Quesos Albeniz) 36., Unai Gomez (Quesos Albeniz) 37., Unax Etxeberria (Sakana Group-Alea) 39., Juan Carlos Gil de Gomez (Quesos Albeniz) 41., Ezkai Lacunza (Quesos Albeniz) 44., Xabier Gorriti (Sakana Group-Alea) 50. eta Gabriel Gonzalez (Sakana Group-Alea) 54.
Talde onenaren saria Aralar Txirrindularitza Taldeko Sakana Group-Alea izan zen.