Nafarroako Unibertsitate Publikoan Unibertsitatean Sartzeko Probak egiten ari dira 3.945 ikasle. Asteartean hasi eta gaur bukatuko dute azterketak egiteaz. Izena emandako ikasleetatik 55 sakandarrak dira. Iruñeko D ereduko Biurdana Bigarren Hezkuntzako Institututik bost ikasle joan dira azterketak egitera. Altsasu Bigarren Hezkuntzako Institututik 50 ikasle joan dira probak egitera, haietatik 46 aurten Batxilergoko II. maila egin dutenak dira, eta beste lauak nota igotzeko aurkeztu dira.
Datuak
3.945 Izen emandako ikasleak.
2.329 emakumeak.
1.616 gizonak.
3028 ikaslek proba gaztelaniaz eginen dute.
917 ikaslek proba euskaraz eginen dute.
3314 ikaslek nahitaezko fasea eta borondatezkoa eginen dituzte.
521 ikaslek borondatezko fasea bakarrik eginen dute.
110 ikaslek nahitaezkoa bakarrik.