Dantzaleku Sakana atletismo eskolak denboraldia ezin hobe itxi du. Igandean 10 eta 12 urtez azpiko NKJ-etako Pista Txapelketako Taldekako Txapelketako finalak jokatu ziren Burlatan, giro ederrean. Dantzaleku Sakanako gizonezkoen 10 urtez azpiko taldea bikain aritu zen jokoan zeuden modalitateetan (pisua,vortex,erreleboak, altuera jauziak, hesiak, luzera jauziak…) eta txapeldunordea izan zen.