Milaka motorzale bildu ziren Cantabrian maiatzaren 29tik 31ra arte jokatutako Rally Festival Hoznayo rally ezagunean, tartean makina bat sakandar. Izan ere, Sakana Motorsport eskuderiatik bi taldek parte hartu zuten, Mikel eta Gerardo Mazkiaran altsasuarrak, aita-semea, bere Seat 600 JTR ikusgarriarekin, eta Francisco Ondarra eta Julian Arguelles, Olaztiko Simca 1000 GLS Rallye mitikoarekin.
Euria eta ateri, denetatik izan zuten rallyan, baina bi taldeek proba ikusgarria despeditzea lortu zuten, eta "oso pozik" daude esperientziarekin.