Suhiltzaileek bi mendizale erreskatatu zituzten larunbat eguerdian Beriainen. Mendizaleak Ihurbainen gora mendi tontorrerantz zihoazela, bat erori eta 10 metro egin zituen behera eta min hartu zuen. Beste mendizalea, berriz, irristatu eta ez aurrera eta atzera egiteko aukerarik gabe gelditu zen. 11:20ean larrialdi zerbitzuak gaztigatu zituzten.
Vídeo completo del rescate este #sábado en #Ihurbain pic.twitter.com/QOzI7f4E2j
— Bomberos y Bomberas – Suhiltzaileak (@bomberos_na) June 8, 2025
Suhiltzaileen erreskate teknikoko kideek helikopteroaren laguntzaz erorikoa izan zuen mendizalea erreskatatu zuten eta leku irisgarri batera eraman zuten. 35 urteko gizonezkoa Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute pronostiko erreserbatuko polikontusioengatik. Bitartean Altsasuko parkeko suhiltzaileak Beriaingo gailurrera igo ziren eta goitik behera jaitsiz, beste mendizalea erreskatatu zuten. Hura osasunez ongi zegoen.
Aipatutakoez aparte, Cordovillako suhiltzaileak, erreskate helikoptero bat, medikua zuen helikoptero bat, bizi euskarri aurreratuko anbulantzia bat eta Foruzaingoa ere bertaratu ziren.